
Gure experientzia QH egiten dugun bitartean oso haundia da. Gainera, Senkirol zenbakia, sortu dugu. Zenbaki honetan bitartez, QH ko denbora gutxi-gora-behera aurreikusten dugu.
Kasu honetan, 2017an lortu zuen Senkirol zenbakia, 14,83 skl, QH ko denobora 8 h- izango litzateke.
Bere Senkirol zenbakia 2019 an- 18,23 skl- 7 ordu QH an izan beharko zen eta 6h56 min lortu du, eta gainera disfrutatzen!!!
Hemen bere kronika:
Ez nekien zelan eskerrak eman eta lerro hauek irten zaizkit.
QH 2019
Txikitatik gustatu izan zait bizikletan ibiltzea. Urtero nire jaioterriko jaietan txirrindulari lasterketa ikusten joaten nintzen aitarekin. Uztailak 31, San Inazio eguna. Han Fede Etxabe, Stephen Roche, Peio Ruiz Cabestany, Mikel Zarrabeitia eta hainbat txirrindulari ospetsu hurbiletik ikusteko aukera nuen. Urte horietan txirrindularia izateko zirrara piztu zen nire buruan. Horrela eta 10 urte nituela etxeko taldean hasi nintzen entrenamenduak egiten, lasterketetan parte hartzen eta gaur egun nire lagunak diren umeak esagutzen. Denbora asko pasa da ordutik ona, baina nire txirrindulari zaletasuna ezta bat ere txikiagotu.
Duela urtebete belaun lesio baten eraginez, txikitatik euki dudan pasioa bertan behera uztekotan nengoen.
Baina duela urtebete, Joseba Barron medikuarengana joan nintzen. Joseba, beti bezala nire arazoa emailez bota eta berehala berarengana joateko eskatu zidan. Traumatologoarengana joan, erresonantzia egin, bizikletako neurriak aldatu, mesoterapia sesioak egin eta bere kontseiluak jarraituz hiru hilabete beranduago bizikleta gainean berriro sentitu daitezkeen sentsazioak gustatzen nengoen.
Gaur QH ospetsuaren irteeran nago. Ez da nire lehenengo aldia, baina aurten ezberdintasun bi daude aurreko aldieekin konparatuz. Potentzia neurgailua dago nirekin eta Josebak duen jakituriaren %10 nirekin daukat. Badakit noraino heldu naitekeen, badakit erabakiak hartzen zenbakien arabera, badakit noiz arinago joan eta noiz lasaiago, badakit noiz eta zer Jan eta edan eta garrantzitsuena: Badakit nire osasuna babesten.
Josebaren liburuak behin eta berriro irakurri ditut, eta liburu bakoitza Irakurtzen dudan aldi bakoitzean zeozer ikasten dut. Josebarekin dukadan elkarrizketa bakoitzetik beti eramaten dut nirekin kontseilu baliogarri bat, baina ikasi dudan baliogarriena nire osasuna zaintzea izan da, edozer gauzaren gainetik.
Ez dakit zenbat denbora beharko dudan QHa egiteko eta ez zait axola, sufritu egingo dut, baina aurtengo sufrimendua zoragarria izango da! Disfrutatu egingo dut asken kilometrorarte! Argi daukat hau.
Eskerrik asko Joseba.
P.D. esan bezala QH ederra egin dut eta argi neukan guztia bete egin da. 6h56 min behar izan ditut.
Me gusta esto:
Me gusta Cargando...
Relacionado
~ por Joseba Barron Arniches en 27 junio, 2019.
Publicado en cicloturismo, crónica de competición, potenciometro, QH
Etiquetas: euskera, Ganix 2019, QH 2019